jueves, 27 de marzo de 2014

TXIRRINDAKO IRTEERA

MARTXOAK 30, IGANDEA

DONEZTEBE - BERA


        Igande honetan Hondarribiko Txirrindulari Elkartearen eskutik, txango polit, erreza eta dibertigarria egin dezakegu.
"Tren Txikito"ko Bide Berdetik ibilbide zoragarria jorratzeko aukera izango dute irteera honetara parte hartuko dutenek.


        Hondartza Kiroldegiko parkinean, goizeko 8:50etan elkartzeko ordua jarri dute antolatzaileek. 
        Leku berdinera 14:00ak aldera bueltatuko gara kirol goiz polita pasa ondoren.

        Txirrinda modu onean eta kaskoa eramatea derrigorrezkoa da. Kirol arropa, eskularruak eta xira ere komenigarriak dira.